Santiomendiko paisaiaz, bilera etzi

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 16a, 02:00

Santiagomendi-Landarbaso Paisairako Ekintza Planarekin jarraitzen du Udalak, eta etzi, tailer irekia antolatu du, herri­tarrentzako. Udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:00etan.
Orain arte, elkarrizketak egin dituzte gaiarekin lotura dutenekin, eta inkesta bat ere banatu zuten astigartarren artean, baita 50 erantzun jaso ere. Diagnostiko teknikoa ere burutu dute. Hurrengo pausoa, etziko bilera partehartzailea da, eta herritar guztiak gonbidatu ditu Gobernu Taldeak: «zure esku dago Santiomen­di­ren etorkizuna».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!