Santio Jaien preludio gisa, Pala Txapelketako finalak jokatuko dituzte bihar, Aranon. Goizeko 11:00etan hasiko dira partiduak. Aurrena, 3garren eta 4garren posturako: Garbiñe-Ainara eta Eider-Emeren nesketan; eta Ruiz-Zubimendi eta Eztebe-Ganix mutiletan.
Eta ondoren, final haundiak jokatuko dira: Alaitz eta Idoia, Maitane eta Naroaren kontra ariko dira, nesken txapela lortzeko; eta Salegi eta Lozano, Loidi eta Amasen kontra, mutilen txapelaren bila.
Bukaeran, sariak banatuko dituzte, eta segidan, bazkaria eginen dute denek, Kontsejun.
Santio jaietako aurreneko ekintza izanen da biharkoa, Datorren ostiralean, berriz, mus txapelketa 22:00etan, San Roke elkarteak antolatuta.
Bestalde, salgai daude 24ko arkume jaterako txartelak, 30 euroan: Aranoko Kontsejun, Hernaniko Deportibon, eta Goizuetako Amaia kafetegian. Haurren menua, 6 euro.