Jaietarako beroketak, kirol, musika eta dantzaz

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 16a, 02:00

Gainean dauzkagu Astigarra­gako Santio Jaiak, datorren ostiralean hasiko dira eta. Bai­na festa gogoa pixka bat ase­tzeko, eta jaietarako beroketak egiteko, kirola, musika eta dan­tza izango da herrian, aste­buru honetan ere.
Astigarragako Herri Krosa jokatuko da gaur arra­tsal­de­an, eta gauean, dantza ikus­ki­zuna eskainiko du frontoian, Aukeran konpainiak.
Bihar, berriz, ez du huts egingo Trial Txapelketak, goi­zean, Zarkumendegin. Eta ezta musikak ere, arratsal­de­an, Jo­seba Barandiaran plazan.

ASTEBURUKO EGITARAUA

GAUR, larunbata
17:00, Astigarragako XIV. Herri Krosa. Izenematea: Apeztegi plazan, 16:00ak arte. Sari banaketa, 18:00etan Joseba Barandiaran plazan.
22:30, Aukeran konpainiaren Maurizia dantza ikuskizuna, Txomiñenea frontoian.
BIHAR, igandea
09:30, Astigarragako XI. Trail Txapelketa, Pablo Leoneten oroimenez, Zarkumen­de­gin. Euskadiko Txapelketarako puntuagarria. Gipuzkoako Real Moto Club elkartea.
18:00, III. Urumea Blues & Country jaialdia, Joseba Barandiaran plazan: Bilboko Mud Candies 18:00etan, eta Donostiako Old Charm 20:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!