Urteko egun haundia biziko du gaur Hernaniko Kaxkoak: Karmen Eguna. Auzoko jaiak ospatuko dituzte, goizean goiz hasi, eta gauerdira arte. Izan ere, hainbat nobedaderekin datoz festak; eta horietako bat, Tilosetan gauean izango diren kontzertuak, herriko musikarien eskutik. Horrekin, gauerdira arte luzatuko da festa.
Beste nobedadeak izango dira, goizeko pelota partiduak eta arratsaldeko Skate Karmen Txapelketa.
Hain juxtu, pelota partiduak izango dira aurreneko zita, meza eta dianaren ondoren. Eta gero, txupinazoa botako dute, baita alkate berria izendatu ere: Maria Pilar Olloquiegui Otaegui. Gainera, omenduko dituzte Maritxu Dorronsoro, Nekane Aguirresarobe, Iñaki Apezetxea eta Imanol Berroiz.
Bazkari herrikoia eta sardin jatea, otorduetarako
Eguerdian, berriz, bazkari herrikoia egingo dute Plaza Berrin. Eta iluntzean, afaltzeko, sardin jatea egingo dute han bertan, hutsik egin gabe.
Suziriak ere botako dituzte gero, jaiak bukatzeko.
9:00, Meza Agustinetan, Kaxkoan hildakoen omenez.
09:30, Diana.
10:00-12:00, Pelota partiduak Tilosetako frontoian.
12:00, Jaien hasierako txupinazoa. Alkatea: Maria Pilar Olloquiegui Otaegui. Omenduak: Maritxu Dorronsoro Iruin, Nekane Aguirresarobe Ibarguren (Bar Deportivo), Iñaki Apezetxea Agirre (Txatxon) eta Imanol Berroiz Insausti.
Ondoren, Balkoi apaintze lehiaketa.
Ondoren, Trikitixa kaxkoan zehar.
14:00, Bazkari herrikoia Plaza Berrin.
16:30-19:00, Skate Karmen Txapelketa (Pana parkeko skate pistan).
16:30, Karta-jokoak Andre Kalean. Bikoteak: bi emakumez ostatutakoak edo mistoak.
16:30, Kale Nagusian: toka, igela eta bote txapelketa.
17:00-19:00, Puzgarriak eta eskulanak Plaza Berrin.
18:00, Txokolatada Plaza Berrin.
20:00, Sari banaketa: kartak, jolasak eta balkoi ederrenari.
20:00-22:00, Sardin jatea.
22:00-00:00, Hernaniko musikarien kontzertua Tilosetan.
22:30, Suziriak, jaiak bukatzeko.