Presoen aldeko mendi martxa bihar, Santa Barbarara

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 15a, 02:00

Larriki gaixo dauden presoen askatasuna eskatzeko, eta be­re­ziki Ibon Fernandez Iradi eta Gari Arruarterena, mendi mar­txa egingo dute bihar, Santa Barbarara. Hernanitik bezala, Lasarte-Oriatik ere abiatuko dira, gotorlekura igotzeko, bi herrietako Sarek antolatuta.
Goizeko 11:00etan jarri dute zita hernaniarrek, Gudarien Plazan, haruntza abiatzeko. Lasartearrak, berriz, 10:30etan aterako dira Zabaleta auzotik, eta guztiak elkartuko dira San­ta Barbaran, eguerdiko 12:00ak aldera.
Ibon, Gari eta larriki gaixo dauden beste presoak etxera! lelopean antolatu dute martxa.

Bertsolari, dantzari eta txalapartariak izango dira Santa Barbaran, eta manifestua aurkeztu ere egingo dute.

Hainbat ekintza, gotorlekuan
Santa Barbarara iristen dire­ne­an, festa izango dute zain bertan. Hainbat ekintza anto­latu dituzte, eguerdia giro­tze­ko, eta presoen aldeko aldarri­kapenekin jarraitzeko.
Horrela, txalapartariak, ber­tsolariak eta dantzariak egon­go dira bertan, saio bana es­kaintzeko bertaratuei.
Ondoren, prestatu duten manifestua aurkeztu eta ira­kurriko dute, presoak etxe­ratzea eta osasun eskubideak bermatzea eskatuz.
Eta azkenik, hamaiketakoa ere egingo dute elkarrekin, ba­koi­tzak etxetik eramanda­koa­re­kin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!