Santio jaiak ospatuko dituzte Aranon, datorren ostiraletik astelehenera, eta arkume jatea eginen dute igandean. Eguerdiko 14:00etan izango da, eta sarrerak salgai daude, asteazkenera arte: Hernaniko Deportibo tabernan; Aranoko Kontsejun; Goizuetako Amaia kafetegian; eta Urnietako Kantoi tabernan. 30 euro dira; haurrentzako menua ere izanen da, 6 euroan.