Asteburu ona, pelotari hernaniarrentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 18a, 02:00

Ondo atera dira gauzak pelo­tari hernaniarrentzat, aste­bu­ru honetan, Buruntzaldea Txa­pelketan. Final laurdenetan aurrera egin dute nagusietan Urkizuk eta Lizeagak, Chia­pu­so eta Ortiz de Urbinari iraba­zita (22-14); jubeniletan Laz­ka­nok eta Alberdik, Etxegarai eta Urruzola menderatuta (22-20); eta kadeteetan Salaberriak eta Arizmendik, Olarra eta Gabi­rondoren kontra (22-11).
Gaur, torneoko beste bi par­tidu joka­tuko dira, 19:00etan kiroldegiko fron­toian: Insausti eta Zugasti, Etxe­berria eta Eguskizaren kon­­tra; eta Setien eta Etxeberria, Maiz eta Es­naolaren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!