Santa Barbarara mendi martxa antolatu dute, larunbatean, Hernaniko eta Lasarte-Oriako Sarek, Ibon, Gari eta larriki gaixo dauden presoak etxera! lelopean. Goizeko 11:00etan abiatuko dira Plazatik, eta 12:00etan elkartuko dira Santa Barbaran. Txalapartariak, bertsolariak, dantzariak, manifestuaren aurkezpena eta hamaiketakoa izango dira.