Aukera, hautagaiak proposatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 15a, 02:00

EH Bilduk barne prozedura hasi du, Eusko Legebiltzarrerako hautagaiak aukeratzeko. Eta aurreneko urratsa, proposamenak egitea da. Horretarako, emaila jarri du herritarren eskura, hautagaiak proposa­tzeko, uztailaren 30era arte: ehbilduhernani@gmail.com. Bestalde, Herri Bilgunea egingo du datorren asteazkenean, 19:00etan Biterin, eta bi gai landuko dituzte: Espainiako Hau­teskundeen balorazioa, eta Lege­biltzarrekoei begirako lanak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!