Lapurreta Zubipen, larunbat gauean

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 14a, 02:00

Lapurrak sartu ziren joan den larunbatean, gauez, Zubi­pe­ko instalazioetara. Hala salatu du CD Hernani taldeak, eta jaki­na­razi du, Landareko insta­la­zioetan ere sartu zire­la lapurtzera.
Azaldu dutenez, Zubipen ez zuten lapurreta haundirik egin: «hemendik ez zuten gauza gehiegi eraman, baina eragindako txikizioa nabaria izan zen».
Izan ere, ate batzuk behartu egin zituzten, zerrailak puskatuz, eta beste ate ba­tzuk, bota ere egin zituzten lapurrek, sartzeko. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!