Aurreko astean ekin zieten uztaileko ostegun musikatuei, Ibon Casasen kontzertuarekin, Irrintzi tabernan. Eta gaur emango diete jarraipena, hilabete osorako plana egina daukate eta!
Errebal taldeak jarriko du giroa, bigarren saio honetan. Arratsaldeko 20:30etan hasita, dantzan edota musikaz gozatzen jarriko dituzte bertaratuak. Hiru kidek osatzen dute Errebal taldea, eta musikariak ez ezik, dantza maisu bat ere bada tartean: Jokin Otamendi.
Ixak Arruti ariko da gitarra jotzen, eta Gari Otamendik, bere aldetik, arrabita joko du, denak dantzan jarriz.