Tilosetako lurra berritzeko lanak ostegunean hasiko direla jakinarazi du Udalak Kronikara bidalitako prentsa oharrean: «Ezkiaga pasealekuko zoladura berrituko da ostegunean eta ostiralean». Azaldu dutenez, plazaz gain, Izpizua eta Elkano kalearen aldean dauden pasealekuko zatiak ere asfaltatuko dituzte. Hori horrela eta herritarren segurtasuna bermatzeko asmoz, gertuko tabernei eskatu diete terrazak ez jartzeko lanek irauten duten bitartean.