Maria Pilar Olloquiegui, alkate berria!

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 13a, 02:00

­­­Azken preparatiboak besterik ez dira falta Kaxkoa Karmen Egunaren bueltan murgil­tzeko. Aurten larunbatarekin izan­go da gainera: eta berri­kun­tza gisa, anto­la­kuntzakoak hiruzpalau nobedade sartu di­tuz­te egi­tarauan, ondo fun­tzi­o­natuz gero, etorkizunean erre­­­p­i­ka­tuko lituzketenak. No­be­dade ho­rietako bat da, goi­zeko 10:00e­tatik aurrera Tilo­setako frontoian jokatuko di­ren p­elota partiduak. Zinkoe­nean da­goen Skate parkeak ere pro­tagonismoa izango du aurten­go Karmenetan: 1go txapelketa antolatu dute arratsaldeko 16:30etan hasita; sariak izan­go dira aurreneko hiru­en­tzat. Arratsaldean baita ere, 17:00­etan hasita, txikie­nentzako es­kulan tailerra antolatu dute Pla­za Berrin. Eta azken nobe­dadea gaueko 22:00etatik au­rrera izango da: Hernaniko m­usika taldeen kontzertua. Buen rollo taldeak rock bertsioak egingo ditu; Daka Issawa taldeak Marokoko musika tradizionala joko du;  eta azkenik Egiaz Itsuturik taldeak SKA musikarekin jarriko du martxa.

Mª Pilar Olloquiegui Otaegi, Alkate berria
Eguneko gainerako ekitaldiak aski ezagunak dira Kaxkoko bizilagunentzat. Auzoko hilda­koak gogoratuz hasiko dute festa eguna; eta Dianak es­natuko ditu auzotarrak. Egu­neko ekitaldi nagusie­netakoa eguerdian izan­go da, Alkate izendatzea: Maria Pilar Olloqui­egui Otaegik jasoko du al­kate makila; eta omenduak izango dira: Maritxu Do­rron­soro Iruin, Nekane Agui­rre­sarobe Ibar­gu­ren, Iñaki Apezetxetxea Agirre (Txa­txon) eta Imanol Berroiz Insa­usti. Balkoi apaintze le­hi­a­­keta eta trikiti doinuak ere i­zan­go dira eguerdian; Kaxkoko bi­zi­la­gunei balkoiak apaintzeko es­katu diete. Eta nola ez, herri  baz­karia ere eguerdian da:  Oin­di, Jaione Kon­gelatuak eta Ara­larren dau­de txartelak salgai. Arra­tsal­dean karta joko tradizionala izan­go da Andre Kalen; eta toka, igela eta botea ez dira faltako Kale Nagusian. Txikie­nentzat berriz, puzga­rriak, txo­ko­la­ta­da Plaza Berrin... izan­go dira. Ilun­tzean egin­go da egun osoko le­hia­keten sa­ri banaketa. Eta baita ere, ha­in ezaguna den sardin jatea.

Egitaraua
09:00 Meza Agustinetan, Kaxkoan hildakoen omenez.
09:30 Diana.
10:00-12:00 Pelota partiduak Tilosetako frontoian.
12:00 Jaien hasierako txupinazoa. Alkatea: Maria Pilar Olloquiegui Otaegui. Omenduak: Maritxu Dorronsoro Iruin, Nekane Aguirresarobe Ibarguren (Bar Deportivo), Iñaki Apezetxea Agirre (Txatxon) eta Imanol Berroiz Insausti.
Ondoren Balkoi apaintze lehiaketa.
Ondoren  Trikitixa kaxkoan zehar.
14:00 Bazkari herrikoia Plaza Berrin.
16:30-19:00 Skate Karmen Txa­pelketa (Pana parkeko skate pistan).
16:30 Karta-jokoak Andre Kalean. Bikoteak: bi emakumez ostatutakoak edo mistoak.
16:30 Kale Nagusian: toka, igela eta bote txapelketa.
17:00-19:00 Puzgarriak eta eskulanak Plaza Berrin.
18:00 Txokolatada Plaza Berrin.
20:00 Saribanaketa: kartak, jolasak eta balkoi ederrenari.
20:00-22:00 Sardin jatea.
22:00-24:00 Hernaniko musikarien kontzertua Tilosetan.
22:30 Suziriak, jaiak bukatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!