Santio jaietako aurreneko egunean, uztailaren 22an, haur bazkaria antolatu du Xaguxar elkarteak. Jakinarazi dutenez, txartelak salgai daude Kiroldegian zein Udalekuetan bertan. Bestalde, 25garren urteurrena dela eta, kamisetak ere jarri dituzte salgai; udalekuetan eskuratu daiteke, 09:30 edo 13:30etan gerturatuta.