Karrantza bailara ezagutzen ibili dira Zikuñagako 70 auzotar

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 12a, 02:00


Zikuñagako Ama auzo elkarteak antolatuta, Bizkaiako Karrantza
bailaran barrena ibili dira 70 auzotar, 1 eta 83 urte bitartekoak. Pozalekuko kobazuloa ikusteko aukera izan zuten, eta Karpin abentura parkera ere gerturatu ziren. Han bazkaldu, indarberritu eta arra­tsalde pasa egin zuten paseoan eta animaliak ikusten. Giro ederra izan zutela, eta ederki gozatu zutela aitortu diote Kronikari.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!