«Eternal Runningek ez zituen aurreikuspenak bete»

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 13a, 02:00

Eternal Running probaren ba­lo­razioa egin du EH Bilduk, Kro­nikara bidalitako prentsa oha­rrean. Bertan dio guztion ahotan zebilela 5.000 parte hartzaile inguruko kopurua: «6.000ra iritsi zitekeela ere esan zen, eta azkenean 1.631 izan ziren, ho­rie­tatik 42 astigar­tar­rak». EAJko kideek balorazio positiboa egin dutela dio: «aurreikus­pe­nak bete ez eta abenduan egin zen Inu­xente Lasterketarekin konpara­tu zuten. Gogoraraziko dugu EH Bilduk antolatu behar izan zuela, EAJko Udal Gobernuari ahaz­tu egin zitzaiolako. Hala ere, harro egon behar gara EAJk herrian 3 urtez antolatu den las­terketa herrikoia, nazioarteko las­terketa batekin konparatu due­lako. EH Bildukook lana txu­kun egiten dugunaren seinale».

«Diru gehiegi kostatu da lortu diren emaitzetarako»
Diru kontuei buruz ere hitz egin du EH Bilduk: «Inuxente Las­ter­keta ia doan atera zen; Eternal Runningen 20.571,73 euro gastatu ditugu. Horietatik, 9.680 euro (BEZ barne) zuzenean enpresak jasoko ditu, eta 3.187,36 euro enpresako ordezkarien otordu eta ostatuan joan dira. Hitzar­menean  Udalak gehienez 18.372,64 euro or­dain­duko zituela adostu zenez, enpre­sari dago­kiona baino gehiago ez ordaintzea eskatu dugu. Beraz, kontuak adierazgarriak dira: Inuxente Lasterketagatik 0 euro partehartzaileko; eta Eternal Runningengatik 490 euro astigar partehartzaileko».
EH Bilduren ustez, diru ge­hi­a­go da lortu diren emaitza eta o­nu­­re­tarako: «42 herritarrek bes­te­rik ez dute parte hartu eta he­rriko komertzio eta ostalaritzan izandako eragina oso txikia izan da. Urumea Berri eta Ergobiako ka­suak salbu, gainon­tzeko he­rrik­o tabernari eta ostala­rietan era­gina bestelakoa izan da. Pren­tsa oharrean diote, Udalak za­baldutako aurreikuspenek eragi­na izan zutela: «Udalak zabal­dutako aurreikuspenak ja­rrai­­tuz, herriko taberna askok lan­gile gehiago kontratatu zituz­ten, pintxo gehiago egin eta ba­tzuek bere atseden egunari uko egin zioten, espresuki taberna ire­ki baitzuten. Gainera, jau­nart­ze eguna zela kontuan izanda, beste igande batean baino lan gutxiago egin zuten gehienek. Beraz, gastatuko 20.571,73 euroak ez dira inolaz ere herrian berreskuratu».
Bestalde, EH Bilduk dio, pro­ba­ren kostuarengatik aurrei­kus­i­t­ako hainbat ekimen ezingo di­re­la burutu: «kirol teknikariak hala onartu du. Bertan behera geratu dira: Auzolan (Perurena) pilota­le­k­uko instalakuntzako libu­rua, fut­­bol zelaiko instalazio elek­tri­ko­ar­en proiektua eta legez­tatzea, kiroldegiko eraikuntza li­bu­rua eta autobabes plana berregitea».

«Antolaketa narratsa»
EH Bilduren esanetan, proba antolatzeko prozedura erabat narratsa izan da: «sinatu zen le­henengo hitzarmena balioga­bea zela onartu zuen Idazkariak, EH Bilduren salaketa medio. Beste­tik, proba Urumearen ondoan an­tolatu nahi zenez, URA eta Costasen baimena behar ziren. Urari 12 egun lehenago jakinarazi zitzaion eta Costasek ezer jaso ez zuenez, dokumentazioa espre­suki eskatu  behar izan zuen 10 egun lehenago. URAk probari buruz emandako ebazpenean Udalari leporatu zion zehaztasun falta eta bezperan jakinarazi izana, eta ‘begi onez ikusten ez zutela’ adierazi zuten. Costasen oniritzia ere eskatu behar zela  esan zuen Urak. Costasek ez zuen baimenik eman, denborarik ez zegoelako».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!