Udalak jakinarazi duenez, bihar, 10:00-13:00 ordutegian, kimaketa lanak egingo dituzte Orbegozoko zubian, hau da, Zinkoeneatik Ibai Ondora eta Astigarragara dijoan zubian. Errepide aldera dijoazen adarrak moztuko dituzte, bertatik pasatzen diren auto zein autobusei eragin ez diezaieten. Kimaketek eragina izango dute trafikoan, izan ere karril bat hartuko dute, eta trafikoa txandaka ibiliko da beste karriletik.