Auzotarrak elkartu eta ondo pasatzea da irteeren helburua, eta ondo bete zuten joan den larunbatean. Trintxerpen itsasontzia hartu, eta Pasaiako badia ezagutzen ibili ziren. Ondoren, Albaola museoa bisitatuko zuten: San Joan baleontziaren historia ezagutu zuten. Hamaiketakoa ere egin zuten, Pasai Donibanen.