Hiru eguneko irteera, Viados, Estós eta Salvaguardiatik barrena

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 12a, 02:00

Uztailerako plana egin die Mendiriz Mendik hernaniarrei. Helduentzako irteera antolatu dute uztailaren 23, 24 eta 25ean; hiru eguneko irteera izango da beraz, Viados, Estós eta Salvaguardiatik ba­rrena eta 2.736 metroko tontorra igoko dute.
Jakinarazi dutenez, bidaia uztailaren 23an bertan egingo dute; goizeko 07:00etan aterako dira Atsegindegik.

Izena elkarteko bulegoan eman
behar da, astelehen, ostegun edo ostiraletan,
20:00-21:00 ordutegian.

Prezioa, zehaztuta
Irteeran parte hartu nahi duten mendizaleentzat zehaztu dute prezioa. Bazkide eta FEDME direnek 120 euro ordaindu behar dituzte; aldiz, bazkide ez direnek eta FEDME ez dutenek 130 euro ordaindu behar dituzte; eta azkenik, bazkide ez direnek 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Azaldu dutenez, prezioan sartzen dira bidaia, mendizaleak Viadosera igoko dituen taxia, 2 afari, 2 gosari eta lo egitea.

Hainbat ohar
Era berean, jakinarazi dute, aterperako lo zakua edo maindireak norberak eraman behar dituela. Eta baita ere, motxilan eraman behar direla lehenengo eta bigarren eguneko bazkariak.

Izen ematea, hilaren 21 arte
Animatzen direnek uztailaren 21 bitartean eman dezakete izena Mendiriz Mendi elkarteak Iturregi plazan duen lokalean; astelehen, ostegun eta ostiraletan dago zabalik, 20:00-21:00 ordutegian. Bes­talde, gogoratu dute izena ematerakoan derrigorrez 50 euro ordaindu behar direla.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!