Atzo bukatu ziren San Ferminak Martindegin, eta goiz eta arratsalde gozatu zuten auzotarrek, azkeneko egunean ere. Azikoran, gehiegi izan ziren bi kontrario eta egur gogorrak Aitzol Atutxarentzat, eta ‘Larra’ eta Mikel Larrañaga nagusitu ziren. Ez, ordea, Tolosak jarritako gaiak, Amets Arzallus, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio bertsolarientzat. Ederki gozarazi zituzten entzuleak! Eta ez zuten gutxiago gozatu, trikitilariekin, toka jokoan, Bide Batezekin dantzaldian...