Gehiago izan ziren nafarrak, Urriza eta Etxeberria III, eta txapelik gabe geratu ziren Endika Barrenetxea hernaniarra eta Zeberio II (24-40), San Fermin torneoko finalean.
Atzean zein aurrean nagusitu ziren, eta ezer gutxi izan zuen egiteko bikote gipuzkoarrak, ondo hasi arren.
Ate irekiak, datorren larunbatean Galarretan
Partidu hori bera errepikatuko dute datorren larunbatean, Galarretan egingo duten ate irekien saioan. Ikusleek doan sartzeko aukera izango dute, erremonteaz gozatzeko.