Sasoi bikainean jarraitzen du Ander Amonarriz txirrindulari hernaniarrak, eta onenen artean izan zen berriro, larunbatean. Javier Ezenarro Oroitzarrea lasterketa jokatu zen Mendaron, 84 kilometrokoa, eta podiumera igotzea lortu zuen hernaniarrak. Bigarren sailkatu zen, Xabier Murgiondoren atzetik, 55 segundura. Hirugarrena, Iñigo Etxarri, minutu eta 25 segundura sartu zen helmugan.
Gogorra izan zen lasterketa, eta Kalbarioko bi igoerek, erabat hautsi zuten tropela. Oso sakabanatuta iritsi ziren denak, eta 26 txirrindularik bakarrik bukatu zuten.