Ainhoa Arteta eta Lucia Lacarra, Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 10a, 02:00

Ikuskizun berezia eskainiko dute, uztailaren 23an, Ainhoa Arteta abeslariak, eta Lucia Lacarra eta Marlon Dino dan­tzariek, Chillida Lekun.
Artetak bere 25garren urte­urrena ospatuko du abeslari gisa, eta aldi berean, zita apro­betxatu nahi izan dute, Eduardo Chillida eskultoreari omenaldia egiteko.
Iluntzeko 21:00etan izango da ikuskizuna, eta sarrerak salgai daude dagoeneko, 150 euroan: Kutxabank eta Co­rre­os­en bulegoetan, eta biek sa­rreren salmentarako dauzkaten web orrialdeetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!