«Eskerrik asko, botoa eman diguten 1.071 hernaniarrei»

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 10a, 02:00

Eskerrak eman nahi izan diz­kie Hernaniko PSE-EEk, azkeneko hauteskunde orokorretan alderdiari botoa eman zioten 1.071 herritarrei: «nahiz eta emaitza ona ez izan, erakusten digu hernaniar askok guregan konfiantza daukatela oraindik, alternatiba serio gisa, egun bizi dugun egoerara eraman gaituzten politiken aurrean; lan harreman kaxkarrak, lanpostu prekarioak, familia asko pobrezian, etengabeko murrizketak...».
Azaldu dutenez, ez daude pozik lortutako emaitzarekin, «emaitza ona izatetik urru­ti dagoelako. Bai­na gure lana berresten du, hauteskundez hauteskunde ar­gi geratu bai­ta, herritarren ar­tean babes zabala daukagula».

Lokal berria, larunbatetik
Horregatik, Hernaniko PSE-EEk gonbidatu ditu sozialisten ja­rraitzaile eta bozkatzaile guztiak, eta herritar guztiak, bere lokal berriaren inauguraziora. Floridan egongo da Casa del Pueblo berria, Laiztiaga auzoa 8 helbidean, eta datorren larunbatean inauguratuko dute, goi­zeko 11:30etan.
Bertan izango dira Idoia Mendia, PSE-EEren hautagaia lehendakari izateko, eta Pablo Peñacoba, Her­na­niko PSE-EE­ren idazkari nagusia. Ekital­di­a­ren ondoren, luntxa ere eskai­niko dute bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!