San Ferminetako hirugarren eguna, gaurkoa, izango da egun nagusia Martindegin. Goizean goiz hasi eta gaueko ordu txikietara, denetik izango dute, festetaz gozatzeko.
Kalejira eta lo kuluxkaren ondoren, mobidarekin ekingo diote berriro. Eguerdian, bazkaria egingo dute auzotarrek.
Arratsaldean, berriz, haurrak izango dira protagonista, gaztelu puzgarriekin, zezen txikiekin eta zalditxoekin.
Dantzaldia izango da gero Laiotzekin, eta afalostean, urteroko abere dema gauez, eta beste dantzaldi bat. Goizaldera arte luzatzen denak, platano dantza egin behar!
GAUR, Martindegin
07:00, Egunari hasiera emateko, auzoan zehar kalejira.
08:00, Lo kuluxka.
11:00, Auzoko baserrietan zehar, mobida trikitixaz alaiturik.
13:00, Goiko aristian, oroigarri xume bat gure artean ez daudenentzat. Tturko familiari eskertza, ematen diguten harreragatik
14:30, Auzo bazkaria. Txartelak aldez aurretik salgai, Oialume tabernan.
16:00, Gaztelu puzgarria.
18:00, Zezen txikiak eta zalditxoak.
19:30, Arratsaldeko dantzaldi saioa, Laiotz taldearekin.
23:00, XV. Abere dema, Hernaniko Imanol Paolla eta Joseignazio Zerainen zaldien artean.
00:00, Dantzaldia, Laiotzekin.
Goizaldean, Platano dantza lehiaketa xelebrea.