Lan polita egin zuen Urko Semperenak aurreko igandean, Euskadiko erlojupeko txapelketan, jubenilen kategorian. 10garren sailkatu zen astigartarra, eta bere taldea izan zen bakarra, hamar lehenengoetan bi sartzen; hirugarren sailkatu baitzen Xabier Mikel Azparren taldekidea.
Aurreko egunean, berriz, 17garren izan zen Semperena Oteizan, Nafarroan, ihesaldian jokatu baitzen garaipena. Tropelaren buruan iritsi zen astigartarra, eta ihesaldiko bat edo beste gainditu zuen.
Telmo Semperena kadetea, bere aldetik, 33garren sailkatu zen Amarozko Sarian. 119 txirrindularitik, 55ek bakarrik lortu zuten bukatzea, tartean berak, azkeneko igoeran atzean geratu ondoren.
Mendaron eta Arrasaten, asteburuko zitak
Mendaron arituko da Urko Semperena, gaur arratsaldean, Javier Ezenarro Oroigarrian. Telmo Semperenak, berriz, bihar goizean dauka zita, Arrasateko Sarian.