Behin betiko onarpena eman die Aranoko Udalak, 2016ko Udal Aurrekontuei. Izan ere, Behin hamabost eguneko epea igarota, ez da erreklamaziorik jaso, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu denez. Horrela, 183.106,40 euroko aurrekontua izanen du Aranoko Udalak aurten.
Diru sarrera nagusia, zuzeneko zergak (50.400 euro), transferentzi arruntak (48.060 euro) eta ondarearen diru sarrerak eta aprobetxamenduak (31.814,20 euro) izanen dira.
44.109 euroko partida, inbertsioetarako
Gastuetan, berriz, 61.045 euro izanen dira Udal langileen lansarietarako, eta 49.895 euro ondasun arruntak eta zerbitzuen gastuak kubritzeko.
Hainbat inbertsio egiteko ere gorde du partida bat, Aranoko Udalak: 44.109 euroko aurrekontua izanen du 2016 urterako, inbertsio errealak egiteko.