Herri afaria eta suak, Karmen bezperan

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 9a, 02:00

Karmen egunaren bezpera os­patuko dute Goizuetan, dato­rren ostiralean. Eta ohitura den bezala, herri afaria eta suak eginen dituzte.
Herriko plazan izanen da, eta iluntzeko 20:30etan hasiko da herri afaria, seigarrenez. Udalak jarriko ditu sagardoa, ardoa, freskagarriak... Egural­di txarra egiten badu, Pilota Pla­zara mugituko dute.
Eta afariaren ondoren, ga­rai bateko ohitura galdu ga­be, suak eginen dituzte bertan. Afaria bukatutakoan piztuko dituzte, ordubete beranduago, gaueko 21:30etan.

Aurretik, patata tortilla lehiaketa
Afariaren aurretik, ordea, iza­nen da besterik Goizuetan. Pa­tata tortilla lehiaketa eginen dute herritarren artean, hiru­garren urtez. Edonork hartu dezake parte, baina aurrez eman behar da izena: Umore Ona elkartean, Izkiña taber­nan, edo Amaia kafetegian. Asteazkenera arte dago epea.
Lehiaketarako, Udalak ema­nen ditu patatak, tipulak eta arrautzak. Sua, zartaiak eta be­harrezko tresneria guztia, or­dea, norberak eraman be­harko du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!