Seigarren postuan sailkatu zen Hernaniko Maialen trainerua, asteazkenean Zumaian, Gipuzkoako Txapelketan.
Bikain aritu ziren aurreneko luzean, eta txandako onenari, Arraun Lagunaki, eutsi egin zioten, segundu bakarreko aldearekin. Bigarren txandan, Getaria-Zarautz antzeko denboretan zen ziabogan, bost segundura.
Baina bueltako luzea, luzeegi egin zitzaien hernaniarrei: hamar segundu galdu zituzten Arraun Lagunakekin, eta hamabi segundutan hobetu zuen Maialenen denbora Getaria-Zarautzek, gero. Hondarribia geratu zen atzetik.
Euskotren Ligarako pasea jokoan, bihar eta etzi
Beste bi estropada izango ditu Maialenek, asteburuan: Orion bihar, 18:00etan; eta Donostian igandean, 12:00etan.
Euskotren Ligarako sailkatze estropadak izango dira, eta aldi berean, Gipuzkoako Ligarako puntuagarriak.