Erromeria eta jan-edana, gaurko plana

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 8a, 02:00

Hasi dira San Fermin jaiak Martindegin! Eta ederki pasa zuten txikienek, gainera, au­rreneko egunean.
Gaur arratsaldean izango dute segida festek, guztientza­ko moduko planarekin: intxa­bleak eta zezen mekanikoa haurrentzat; tortilla eta sa­gar­do dastaketak; eta eguna dantzan bukatzeko, erromeria Gabezin taldearekin.

 

GAUR, Martindegin

18:00, Kalejira auzoan zehar, festei jarraipena emateko.
18:30, Buruhaundiak, puzgarriak eta zezen mekanikoa.
19:00, Tortilla dastaketa, Sansonategi jatetxeak babestuta eta sarituta.
20:00, Sagardo dastaketa eta pintxoak, ondorengo sagardotegiekin: Zelaia, Oialume Zar, Oiarbide, Sarasola, Etxeberria, Larrarte, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta eta Indione.
22:30, Erromeria, Gabezin taldearekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!