Atez ateko sistema gertutik ezagutzera, Bristoletik Hernanira gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 8a, 02:00

Bristoletik etorriko dira gaur Hernanira, hemengo hiri hon­dakinen kudeaketa sistema, atez ateko sistema, gertutik ezagutze­ra.
Izan ere, Zero Waste estra­tegian murgildu berri da hiri ingelesa, eta aztertzen ari dira, Europako birzkiklapen tasarik altuenetakoa duten ereduak; tartean, Hernani eta Usurbilen martxan dauden ereduak.

‘Bristol Waste Company’ko ordezkaria, bertan
Gaur egingo du bisita Herna­ni­ra, Bristol Waste Company enpresako ordezkari batek, Lucie Pecinkovak, eta Udaleko eta Hernanin Zero Zaborreko kideekin elkartuko da. Enpre­sa pu­blikoa da Bristol Waste Com­pany, hiri hondakinen kudea­ketaz eta kaleen garbi­ke­taz arduratzen dena.
Bristolen, 440.000 biztanle­rekin, %45ekoa da birziklapen tasa, eta kopuru hori hobe­tzeko lanean ari dira, Herna­niko Udalak azaldu duenez. Horregatik hartu dute Zero Waste estrategia, eta Europan dauden ereduak ikertzen hasi dira, birzikla­pen tasa altuene­ta­koak (%80 ingurukoak) dituz­ten herrie­ta­­ko esperientzia ezagutuz, eta arrakasta ho­rretan herri­tarrek eta herri mugimenduek jokatzen duten papera aztertuz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!