Irailaren 25ean hasiko dute firma bilketa, kontsultarako

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 7a, 02:00

Aurreko larunbatean egin zuen bilera, BagaGiltza taldeak, eta azaldu zuten, martxan dauzkatela tramiteak, elkartea legalki sortzeko.
Bertan jakinarazi zuten, bai­ta ere, Astigarragan taldea osatu dela, eta aurreratu zu­ten, elkarrekin egingo dutela kontsulta bi herrietan, Her­na­nin eta Astigarragan, datorren urteko udaberrian. Prozesua bera ere, elkarrekin eramango dute aurrera, bi herrietan.

Indartsu hastea, helburua
Horretarako, adostu zuten irailaren 25ean hastea sinadura bilketa, herri galdeketarako. Kanpaina indartsu hastea dute helburu, kalean eta auzoetan jendearekin egonda, oihartzun haundia izan dezan.

Hurrengo batzarra, irailean
Hurrengo bilerarako ere jarri dute zita, irailean bertan. Hila­ren 10ean izango da, goizeko 10:00etan Biterin. Irekia izango da hori ere, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!