Hiru eguneko irteera egingo du Mendiriz Mendik, uztailaren 23, 24 eta 25ean, Viados, Estós eta Salvaguardiara. Zabalik dago izena emateko epea, elkarteko bulegoan (Iturregi plaza), astelehen, ostegun eta ostiraletan, 20:00-21:00. Bazkide federatuentzat 120 euro dira, ez federatuentzat 130 euro; eta bazkide ez direnek, 10 euro gehiago ordaindu beharko dituzte. Izena ematerakoan, 50 euro ordaindu behar dira.