Ez dira zapi gorririk gabe aterako gaur kalera, Martindegi auzoan. San Fermin jaiei hasiera emango diete, dianarekin, goizeko 10:00etan. Eta hortik aurrera, festak hartuko du auzoa.
Aurreneko egunean, txikienak izango dira protagonista. Makina bat ekintza prestatu dituzte haurrentzat, egun osoan zehar. Goizean, jolasak eta buruhaundiak izango dituzte, 11:30etatik aurrera.
Aurretik, meza izango da auzoan, eta hamaiketakoa ondoren, Oialume tabernan.
Marrazkiak eta tiro lehiaketa, arratsaldean
Arratsaldean, berriz, urteroko bi zita izango dituzte; biak ere, 17:00etatik aurrera. Marrazkiak egiten ariko dira errekaren alde batean, eta tiro karabina lehiaketa izango dute beste aldean; bietan erakutsiko dituzte beraien trebeziak.
Txantxariak izango dituzte ondoren, eta jolasean arituko dira, batetik bestera. Eta eguna bukatzeko, kalejira egingo dute denek.
GAUR, Martindegin
10:00, Diana.
10:30, Auzoko Hildakoen alde Meza. Ondoren, hamaiketakoa, Oialume tabernaren eskutik.
11:30, Haur jolasak eta buruhaundiak.
17:00, Denak marraztera.
17:00, XLVII. Tiro karabina lehiaketa.
18:00, Txantxariak, jolas ndinamizazioa.
Ondoren, Kalejira.