Beste bi zita izango dira asteburu honetan, Orona Ideon, Welcome Donostia erakusketaren bueltan. Artisten arteko solasaldia antolatu dute bihar, arratsaldeko 17:00etan hasita, eta esparru guztietako bertako artistak gonbidatuko dituzte. Hizketagai izango dute, arteak kultura nola eraldatu dezakeen, eta justizia eta egia nola gizarteratu daitezkeen.
‘Jam Session’, igandean
Igandean, berriz, musika emanaldia izango da Orona Ideon. Jam Session kontzertu akustikoa eskainiko dute, bertako zein nazioarteko hainbat kantautorek. Gainera, zita honetarako bereziki prestatutako abestiak jo eta kantatuko dituzte artistek. Arratsaldeko 19:00etan hasiko da.