Errepikatzeko gogoz geratu ziren aurreko urtean, Irrintzi tabernan, ostegun musikatuen arrakasta ikusita. Eta errepikatuko dute!
Gaur izango da aurreneko kontzertua, Ibon Casasen eskutik, eta rock itsuak jarriko du musika, Ereñotzun. Horrela deitzen dio artistak bere estiloari, retinosis pigmentaria gaitza baitauka, ia ezer ere ez ikusteraino.
Iluntzeko 20:30etan hasiko da kontzertua, eta 21:30ak aldera bukatu.
Esperientzia, umorea eta musika, elkarrekin
El rock ciego ve la luz ikuskizuna eskainiko du Casasek, eta bertan, elkartuko ditu esperientzia, umorea eta musika; bizipenak, abestiak eta txisteak tartekatuko ditu, hain justu.