Aiztondo eta Umore Ona kantari, Igeldon

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 6a, 02:00

Elkarrekin kantatu zuten Igeldon, orain hamar egun, Astigarragako Aiztondo eta Goizuetako Umore Ona abesbatzek. Hirugarren bat ere izan zuten lagun kontzertuan, Igeldoko Lezkarri Ganbera abesbatza. Hirurak aritu ziren, Igor Arroyo (Aiztondo), Eneko Amundarain (Umore Ona) eta Nize M. Cresporen (Lezkarri) zuzendaritzapean. Banaka kantatu zuten abesbatzek, eta baita hirurek elkarrekin ere. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!