Ibon Casas bihar, osteguna musikatzen

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 6a, 02:00

Bihar ekingo diete ostegune­tako kontzertuei, Ereñotzuko Irrintzi tabernan. Eta hasiera emateko, Ibon Casasen kon­tzertua izango da. Iluntzeko 20:30etan hasiko da rock emanaldia, eta ordubetekoa izango da, 21:30ak arte. Rock itsua deitu duena jotzen du Casasek, retinosis pigmentaria gaixotasuna baitauka, eta horren kon­­trako borrokan, hainbat musika proiektu burutu ditu. 

Egutegi osoa, prest
Irrintzi tabernatik jakinarazi dute, osa­tu dutela uztaileko kontzertu guztien programa.
Horrela, Errebalek joko du hilaren 14an; Xabi San Sebas­tianek 21ean, eta Bitartean taldeak 28an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!