Jan eta edanerako ere izango da tartea San Ferminetan. Esate baterako, ostiral arratsaldean.
Urtero bezala, ez dira faltako tortilla eta sagardo dastaketak, eta aukera zabala izango da gainera.
Aurrena, 19:00etan hasita, auzotarrek egindako tortillak dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Eta sukaldari abilenak, gainera, saria jasoko du, Sansonategi jatetxearen eskutik. Zeinek egingo ote du, tortillarik goxoena?
13 sagardo desberdin, 20:00etatik aurrera
Eta segidan, sagardoa dastatzeko aukera ere izango dute denek. Aurten, 13 sagardotegitako sagardoa izango dute probatzeko: Zelaia, Oialume Zar eta Larrarte auzotarrak, Oiarbide, Sarasola, Etxeberria, Gurutzeta, Petritegi, Larre Gain, Iretza, Artola, Elutxeta eta Indione.