Azken agurra Herri Eskolak, Alba Gastoni

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 6a, 02:00

Omenaldia egin nahi izan zion Astigarragako Herri Eskolak, aurreko astean hil zen ikasleari, Alba Gaston Herrerori. Berari idatzitako testu eta bertsoak irakurri zituzten ikasleek, eta agurra dantzatu zioten, helduek kantatzen zuten bitartean. Gero, mezuak idatzita zeuzkaten globo batzuk askatu zituzten airera, eta bertaratutako guztiek, eskutik helduta eman zioten azken agurra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!