Astigarragako EH Bilduk jakinarazi du, haunditu egin direla dirulaguntzak, ikasturte honetan euskera ikasi duten astigartarrentzat, eta %75 eta %100ean lagunduko zaie matrikularen ordainketan: «2016ko Udal Aurrekontuak lantzean, EH Bilduk aurkeztu zuen euskera ikasteko dirulaguntzen partida %43 igotzeko emendakina, eta onartua izan zen. Horri esker jasoko dute laguntza haundiagoa astigartarrek», azaldu du.
Horrela, %75etik %100era haunditu da laguntza langabetuentzat, jende aurreko langileentzat eta 0-12 urteko haurren gurasoentzat; %100a jasoko dute baita ere, orain arte bezala, gutxieneko diru sarrera bermatzeko errenta jasotzen dutenentzat.
Aldiz, %50etik %75era igoko da gainerako guztientzat.
«Euskera ikastea doakoa izatera konprometitu gara»
«Euskera ikastea doakoa izateko lan egiteko konpromisoa hartu dugu, eta bide horretan, pausu garrantzitsua eman da», adierazi du EH Bilduk: «euskeraren ezagutza denon eskura izatea, ezinbestekoa da euskeraren etorkizunerako eta herritarren elkarbizitza hobetzeko, eta lanean jarraituko dugu».