Ez dute hutsik egingo aurten, udaleku irekietako haurrek, San Ferminak ospatzen. Bihar, uztailaren 7an, Plazan elkartuko dira, eta txupinazoa bota ondoren, entzierroa egingo dute. Ziztu bizian ibiliko dira txikienak, zezenek ez harrapatzeko. Eta segidan, kalejiran abiatuko dira, festarekin jarraitzeko.
Ur festa, datorren astean
Zita gehiago ere jarri dituzte dagoeneko. Ur festa, adibidez, datorren asteazkenean egingo dute, eguraldiak laguntzen badu. Eguerdiko 12:00etan izango da, Plazatik abiatuta, etxez etxe ura botatzeko eskatuz.