Aurrekontuak herritarren proposamenekin osatuko ditu Udalak. Helburu horrekin, aurrekontu partehartzaileak jarri ditu martxan: «88.000 euro izango dituzte herritarrek Astigarraga hobetzeko».
Uztailaren 4ra arte, proposamenak egiteko aukera
Herritarrei proposamenak egiteko aukera erraztearren, Udalak eskuorriak bidalitu ditu etxez etxe: «asteartean banatu ziren eskuorriak, eta hauen bitartez, herritarrek gehienez sei proposamen egiteko aukera izango dute». Proposamenak entregatzeko azken eguna uztailaren 4a izango da.
Non entregatu behar dira proposamenak?
Udalak hainbat puntu jarri ditu herrian barrena, herritarrek proposamenak entregatu ditzaten: Udalean, kultur etxean, anbulategian, kiroldegian eta zahar etxean, esaterako. Bestalde, herrian zehar kartelak jarriko dituztela jakinarazi dute, aurrekontu partehartzaileen inguruko informazio guztia azaltzeko asmoz.
Udalak aztertuko ditu proposamenak
Proposamenak egiteko epea bukatuta, Udalak jasoko ditu, aztertzeko: «ondoren, astigartar guztiei emango zaie teknikoki eta ekonomiko bideragarriak diren proiektuen berri. Eta azken fasean, astigartarrek beraiek erabakiko dute zein egitasmo jarriko dituen martxan Udalak».