Uztailean ere badago aukera Hernaniko KZgunean, informatikan trebatzeko. Eta zergatik ez, aukera ona izan daitezke udarako oporrak, horretarako aprobetxatzeko.
Dagoeneko, atzo hasi ziren bi ikastaro, interneti buruzkoa eta Google Appsena. Eta beste bi ere eskainiko dituzte Biteriko lokalean bertan: hilaren 18an hasiko da smartphone eta tabletena; eta 28an Gmail postari buruzkoa.
Edozein kasutan, zabalik segiko du KZguneak egunero, baita uztailean ere, baina goizez bakarrik egongo dira bertan, 09:00etatik 13:00etara.
Urruneko formazioarekin, lau ikastaro gehiago
Nork bere etxean ere ikasi dezake, urruneko formazioaren bitartez. Hilabete honetan, lau ikastaro izango dira, 11n hasita: Dropbox, Pinterest, WordPress, eta Twitter.
UZTAILEKO IKASTAROAK
Internet KZgunea ikastaroa
Uztailak 4-15, 09:00-11:00
20 ordu. Gaztelaniaz
Smartphoneak eta tabletak. Lortu Android gailuei etekin haundiena
Uztailak 18-27, 11:00-13:00
14 ordu. Euskeraz
Google Apps ikastaroa
Uztailak 4-13, 11:00-13:00
16 ordu. Euskeraz
Gmail
Uztailak 28-29, 11:00-13:00
4 ordu. Gaztelaniaz
Urruneko Formazioa:
Dropbox
Uztailak 11-20. Gaztelaniaz
Pinterest
Uztailak 11-20. Gaztelaniaz
WordPress, sortu zure webgunea
Uztailak 11-20. Gaztelaniaz
Twitter
Uztailak 11-20. Gaztelaniaz
Izenemateak: Nafar kalea 18 (Biteri), tutor.hernani@kzgunea.net edo www.kzgunea.eus