Udaletxean ikurriña jartzea debekatu du Auzitegiak

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 6a, 02:00

Iruñan eta Nafarroak hainbat udalerritan, Goizueta tartean, ikurriña jarri zuten iaz, festetan, udaletxeko balkoietan. Eta horren kontra, salaketa jarri zuen Estatuaren abokatuak, le­gez kanpokoa zela adieraziz.
Aurreko asteazkenean eman zuen ebazpena Nafarroako Au­zitegiak, eta erabaki du, legearen kontrakoa dela ikurriña jartzea eta astintzea.

Gobernuko alderdiek, idatzia
Horren aurrean, idatzi bat argitaratu dute, Nafarroako Parla­mentuko Gobernu Taldea osa-tzen duten lau alderdiek; EH Bilduk, GeroaBaik, Ezkerrak eta Podemosek.
Bertan diote, Sinboloen Foru Legeak hutsuneak dauzkala, eta ahal bezain laster kentzeko konpromisoa hartzen duela Nafarroako Parlamentuak, lege inklusibo berri bat onartzeko, «errespetatuko dituena pluraltasuna eta Nafarroako herritarrek bere sentitzen dituzten sinboloak».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!