Sariak pilatzen jarraitzen du Iñigo Legorburuk, eta oraingoan, Durangoko Julene Azpeitia 2016 lehiaketa irabazi du, helduen bertsopaperen atalean. Jaiotzerako, heldu jarri zion izena Legorburuk, zortzi bertsoz osatutako lanari; Xabier Leteren Amaren bularra doinuan abestekoak, hain justu. Bertan, haur jolasak eta helduen bizimodu tristeak kontrastatzen ditu Legorburuk. Ez da lehiaketa irabazten duen aurreneko aldia, 2010ean ere nagusitu baitzen. Oraingoan, diploma eta 300 euro jaso ditu, eta bere lana, beste sarituenekin batera argitaratuko dute, liburu batean.