Dantza garaikideko ate irekiak, datorren astean hiru egunez

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 5a, 02:00

Dantza garaikidea probatu nahi duenak, aukera polita izango du datorren astean. Ate irekien saioak egingo dituzte lau egunez, Biterin.
Astelehenetik ostegunera izango dira, egunero, goizeko 10:30etatik 11:30etara. Txaro Untzilla irakasleak emango ditu, Biteriko dantza gelan.

Izenematea aste honetan, Biterin bertan
Saio guztiak doan izango dira, eta jakinarazi dute, herritar guztientzat irekiak direla; 15 urtetik gorakoa izatea da baldintza bakarra. Gainera, azaldu dute ez dela ezer eraman behar; dantzatzeko arropa erosoa besterik ez.
Hori bai, saioetan parte har­tzeko, aurrez eman behar da izena: ostiral honetan bukatuko da epea, Biterin bertan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!