Natura, abentura, jolasa, elkarlana... eta guztien oinarri, euskera dute Udaleku Ibiltariek. Seigarren edizioa antolatu du aurten Dobera Euskara Elkarteak, eta atzo hasi zuten abentura 52 neska-mutilek. Eguerdi partean atera ziren Biteritik, maleta eta motxilak ilusioz gainezka zituztela. Sei begirale izango dituzte bidelagun, eta hilaren 15a bitartean piraguismoa, zaldi buelta, abenturaz betetako ginakana eta beste hainbat ekintza egingo dituzte. Iritsi da disfrutatzeko garaia!