Arraun ikastaroa aste honetan, goizero, 11 urtetik gorakoentzat

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 4a, 02:00

Asko dira uztailean arrauna probatu eta ikasturte berrian praktikatzera animatzen di­ren neska-mutilak. Aurten ere probatzeko aukera jarri die Hernaniko Arraun Elkarteak 11 urtetik gorako neska-mutilei. Gaurtik ostiralera bitartean, goizero izango da saioa. 10:30­etan hasiko dira eta probatu nahi duenak arraun el­kar­teak Ibarluzen duen po­ligo­noko egoitzara gerturatu besterik ez du. Informazio ge­hia­gorako: 628 120 068 edo hernani.arrauna@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!