«4G teknologiaren hedapenak arazoak sortu ditzake telebistaren seinalean»

Kronika - Erredakzioa 2016ko uzt. 4a, 02:00

Udalak jakinarazi duenez, telefonia konpainiak 4G teknologia hedatzen ari dira azken hilabeteetan gure lu­rral­dean. Azaldu dutenez, he­dapen hori medio, telebista seinalea hartzeko arazoak izan daitezke: «4G teknologiak 800 MHZ freku­entzia banda erabiltzen du, lehen LTD edo Lurreko Te­lebista Digitalak erabiltzen zuen berdina. 4G teknologiaren hedapen horrek LTD seinalea hartzeko arazoak sortu di­tzake hainbat inguruetan».

Konpontzeko, abisatu
Prentsa oharrean Udalak azaldu duenez, Espainiako In­dus­tria, Energia eta Tu­rismo Mi­nes­terioak prozedura bat jarri du martxan arazoa konpon­tzeko asmoz: «prozedura horren arabera, telebistaren seinalea hartzeko arazoak dituztenek Llega 800 enpreari eman behar diote abisua. Enpresa horrekin harremanetan jartzeko doako telefono zenbaki bat eta webgune bat bideratu dituzte: 900 833 999 edo www.llega800.es.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!